martes, 5 de mayo de 2009

Maiatzak 5. Amara Berriko hitzaldia

-Gaur, goizeko 10.15etan Amara Berri eskolari buruzko hitzaldia izan dugu. Hitzaldian, eskola honetako 2 irakasle izan ditugu eskola berezi honen sistema nolako den azaltzen.
Bi irakasle hauen artean, oso era garbi batean eskola honen helburuak, printzipioak eta sistemaren antolaketa nolakoa den azaldu dizkigute. Izan ere, Amara Berri eskolaren sistemak erabat erlazionaturik dago hezkuntzan Ikt-en erabilpenarekin. Hau dela eta, Joxemiri oso egokia iruditu zaio Amara Berriko sistemaren berezitasunak aztertzea eta ezagutzea, Ikt hauen erabilpena nolakoa den ikusi ahal izateko.

Amara Berri sistema haur bakoitzaren garapenean oinarritzen da. Honetarako, ezinbestekoa da ulertzea haur bakoitza berezia dela, denak desberdinak direla. Haur bakoitzak baditu bere interesak, beharrak eta kezkak. Garrantzitsua izango da ikasgelak eta bertako metodologia hauetara moldatzea. Kontuan haru behar dugu, adin hauetako haurren interesik esanguratsuena jolasa dela. Esan beharra dago, testu-liburuak ez direla ikaskuntzaren ardatz nagusiak; erabilgarriak dira baina osagarri bezala erabiltzen dituzte.

Bi irakasle hauek Amara Berriko printzio nagusi batean oinarritu dira : jarduera guztiak zertarako bat dutela, hau dela burutzen diren ariketa eta ekintza guztiak helburu bat izan behar dutela. Honetan oinarrituz eta Ikt-en erabilpenarekin guztiz erlazionatua hedabideen ideia garatu zen. HEDABIDEAK 4 DIRA: TELEBISDTA, TXIKIWEBA, IRRATIA ETA EGUNKARIA.
Hedabide hauen helburuak 2 dira:
- Gelako lanei zentzua ematea (zertarakoa)
- Ikt-en erabilpena sustatzea

Hedabide hauen jardunean, adin nahasketa ematen da. Haur edo gazte bakoitza 2 egunez egokitzatutako hedabidearen teknikaria izango da (kazetaria, kamara...)Haurrak beraien artean ikasiko dute beren betebeharrak, eta noski irakasle bat egongo da beraien lana gidatzeko. 4 hedabide hauen lana egiteaz gain; aldez aurreko erabakiak hartzen dira (hedabide bakoitzaren egitura) eta egun bukaeran egunaren balorazioa egiten da (kritika)

Guzti hau martxan jarri ahal izateko, ezinbestekoa izango da ANTOLAMENDUA. Bai irakasleen artean, bai ikasleen artean eta bien arteko KOMUNIKAZIOA.

-Klasean egindakoari dagokionez, Joxemik Amara Berriko hitzaldiaren helburuak zeintzuk diren azaldu dizkigu. Helburu desberdinen inguruan aritu gara ondoren.

Horrez gain, MAGIS TB lanaren inguruan ditugun dudak eta kezkak azaldu dizkiogu Joxemiri eta honek lan honi buruzko azalpenak eman dizkigu. Lana nolakoa den azaltzeko, "Arto Lapurrari" buruz aritu da. Arto Lapurra ipuin multimedia da,ikteko integratzeko era bermatzen duena. Ipuin berezi hau sortzeko, ipuin ezagun bat erabakitzen zuten denon artean. Ipuina irakurri ondoren, gertaera esanguratsuak aukeratu eta haurrak eszena horiek margotzen zituzten. Ondoren, power point programa erabiliz eta musika eta esaldiak txertatuz ipuin birutal bat eraikitzen dute.
Egia esan, oso ariketa interesgarria iruditu zait. Haurrak ipuin klasikoak hartuaz eta prozesu osoa beraiek gestionatzeaz gain, Ikt-en erabilpena ere sustatzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario