Hezkuntzak, edozein eskolan, hainbat helburu betetzen ditu. Xede hauek lortzeko ezinbestekoa izango da material eta zeharkako kompetentziak izatea.
-Norbera izaten ikastea
-Egiten eta ekiten ikastea
-Komunikatzen ikastea
- kasten ikastea
-Elkarrekin bizitzen ikastea
Teknologia berriak ere laguntza handikoak izango dira helburu hauen lorpenerako. Eskolak Ikastolen Elkartean aurkeztutako curriculum batean bildu ditu honen inguruko datu guztiak. Lortu nahi diren kompetentzia hauek, informazioaren kudeaketa eraginkorrean oinarritzen dira; hau da, erabiltzen dutena zer den jakitea eta egoki erabiltzen ikastea. Konpetentzia hauek adinka banatu dituzte.
Konpetentziak nola landu behar ditugu?
Konpetentzia hauek landu ahal izateko, Txanela proiektuaz baliatzea ezinbestekoa da..Bertan maila bakoitzeko ziklo bakoitzeko UDak ageri dira. Bakoitzean hainbat jarduera ageri dira eta horietako jarduera batzuek IKTarekin zerikusia duen jarduera bat du txertatua (webquesta hain zuzen ere)

Firefox ere erabiltzen dute. Gainera, gela bakoitza bere bloga du eta bertan gelan egindako guztia azaltzen dute. Horrez gain, moviemaker eta dox dokumentuak erabiliz edizio lanak ere egiten dituzte.
Bukatzeko, Ikasys ere hitzegin dugu. Honek, edozein ariketa edo arazoren aurrean laguntza eskeintzen die haurrei. Horrela, irakasleari galdetu beharrean bertan konpontzen dituzte bere kezkak, beraiek bakarrik irtenbidea aurkituz.
Nire ustez, bertako programak ohiko hezkuntzaren osagarri izan beharko dute guztiz eraginkorrak izan daitezen. Programa hauen bitartez, haurrak nolabaiteko autonomia lortzen dute, edozein arazoren aurrean beraiek bakarrik irtenbidea aurkitu behar dutelako. Hala ere, haurrak ez daude oso kontaktuan teknologia berriekin, soilik testak egiten dituztelako. Baina lehen esan bezala, ohiko hezkuntzaren osagarri izan ohi direnez, beti ere laguntza handikoa (edo gutxiagoa) eskeiniko diote ikaskuntza prozesuari.

No hay comentarios:
Publicar un comentario