martes, 28 de abril de 2009

Picasa web eta Webquest. Apirilak 28.

Gaur, apirilak 28a, Picasa web eta Webquest-ei buruz hitzegiten eta hauek aztertzen ibili gara.

Gaurko saioari buruzko nondik norakoak zeintzuk ziren jakiteko Elkarrikertuzen sartu gara.Elkarrikertuz web orrialdean gaurko saioaren helburuak agertzen dira. Helburu hauen artean honako hauek aurkitzen dira: Picasa web nola erabiltzen den (argazkiak nola igo, bildumak nola sortu...) eta Webquestak zer diren, zeintzuk diren honen ezaugarri pedagogiko eta teknologikoak eta azkenik webquesten adibideak aztertzea.

-Googlek beste baliabideen artean dokumentuak, blog, web eta argazkiak publikatzeko aplikapenak eskeintzen dizkigu. Argazkiak bilteko eta pubikatzeko daukagu Picasa Web.

Lehenik eta behin, Picasa web-arekin hasi gara lanean. Horretarako googlen dugun kontuan sartu eta Picasa weba bertara igo dugu. Arazotxoak izan ondoren, Picasa igotzea lortu dut eta ondoren irudiak blogean nola igotzen diren ikasi dugu. Horra hor, beheko sarreran agertzen den irudia. Esan dezaket, Picasa Web alderdi teknologikoari lotua dagoela batez ere.

-Webquestak ekintza didaktiko ereduak dira, ikerketa gidatu bat eragiten dutenak.Bertan erbiltzen diren baliabideak normalean Internetetik lortutakoak izan ohi dira. Webquest hauen bitartez, trebetasun kognitiboak landu, lan koperatiboa bultzatu eta ikasleen edo haurren autonomia ere bultzatzen ditu. Pixkanaka pixkanaka geroz eta gehiago erabiltzen ari da baliabide didaktiko bezala irakasleen artean.

Webquest guztiak honako egitura izan ohi dute:


-Sarrera
-Zeregina
-Prozesua
-Baliabideak
-Ebaluazioa
-Ondorioak
-Autoreak

Webquestak zer diren aztertu ahal izateko, webquest desberdinak aztertu ditugu. Webquest desberdinak bisitatuz hauen funtzionamendua nolakoa den aztertzeko aukera izan dugu. Batez ere, Haur Hezkuntzan erabili ohi diren Webquestak bisitatu ditugu.

http://www.edutic.ua.es/visualiza_wq/index.asp?opt=7

Link honetan agertzen dira Haur Hezkuntzan erabiltzen ohi diren webquesten zerrendak.

Azkenik, talde lanari buruz ere hitzegiten egon gara. Batez ere lanean egin behar dugunari buruz eta ze eskolak izango dira eredutzat hartuko ditugunak.

Hauxe izan da gaur egindakoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario