miércoles, 6 de mayo de 2009

Maiatzaren 6a. Blogak eta Ikt-en erabilpena eskoletan

Aupa!!

-Gaurko saioan blogen garrantziaz aritu gara. Joxemik zenbait blog irakurri ditu eta hauei buruzko balorazioa egin du. Orokorren gustora dago guk egindako blogekin, baina irudien eta linken garrantzia azpimarratu du. Blogari nolabaiteko bizitasuna emateko ezinbestekoa da irudiak eta linkak sartzea. Bizitasuna emateaz gain,gelan landutako gaiari buruzko informazio eta zehaztasun gehiago emango diote. Gainera, gure gelakideen blogen linkak izatea ondo dago, horrela besteek blogean idatzitako eta egindakoa aztertzeko aukera izango dugu.
Egia esan, blogean egunero egiten duguna idaztearena oso ekintza interesgarria da. Gure esperientziak besteekin kompartitzeko aukera baitugu.







-Ondoren,guregana etorri da irakasle bat bere esperientzia kontatzera. Esperientzia honen oinarrian etengabeko ikaskuntza eta Ikt-en erabilpena ikaskuntza-irakaskuntza prozesua hobetzeko.
Bere azalpenak emateko web orrialde batean oinarritu da, hona hemen web orrialde honen linka:

http://infantilinvestiga.wikispaces.com/

Apadrinazio digitalari buruz ere hitzegin du, hau da, haur eta lehen hezkuntzako ikasleeak nahastu eta teknologia berrien laguntzaz ariketa eta jarduera desberdinak burutzen dituzte. Horrela, Ikt-en erabilpena sustatzeaz gain haurren arteko elkarlana.

Horrez gain, gure praktikaldian izandako esperientziaz ere ritu gara. Praktikaldian teknologiaren erabilpena nolakoa zen: IKt-ak barneratuak dauden, osagarri bezala erabiltzen baziren....Orokorrean oraindik teknologia berriak ez daude oso barneratuak hezkuntzan, esan beharra dago, pixkanaka pixkanaka txertatzen ari direla baina oraindik ez direla hezkuntzaren baliabide garrantzitsuak.

Testu-liburuen paperaz ere aritu gara. Haur Hezkuntzako gela gehienetan ez da testu-libururik erabiltzen eta berak esan duen bezala, askotan, testu-liburuak teknologia berrien erabilpena oztopatzen dute.

Hauxe izan da guztia! Aioo!

No hay comentarios:

Publicar un comentario