martes, 21 de abril de 2009

Apirilak 21. Teknologiak irakaskuntzan

Gaurko klasean, teknologia berriak irakaskuntza arloan nolakoak eta zer nolako eragina duten aztertu dugu, baita gai honen inguruko beste puntu batzuk ere. Teknologiak irakaskuntzan gaia lantzeko moodlen sartu eta bertako apunteak azaldu dizkigu Joxemik.

Azalpenak 4 zati nagusietan banatu ditugu:

-IKT zertara eta zertarako? Helburuak
-Irakasleen gaitasun teknologikoak
-Konstruktibismoa eta teknologia
-Hezkuntz integrazioa : Gaitasun teknologikoa eta pedagogikoak?

-Lehenengo puntu horretan, teknologia berriak zertarako balio diguten eztabaidatu dugu. Beti ere , irakaskuntza arloan. Eztabaidatu ondoren, teknologia berri hauen helburuak irakaskuntza arloan zeintzuk diren aztertu dugu. Nabarmendu nahi nituzkeen puntuak hauexek dira:
Helburu nagusia ez da teknologia ikastea, baizik eta teknologiarekin ikastea. Ikaskuntzarako baliagarriak izan daitezkeen informazio iturri desberdinak eskura jartzen dizkigute eta komunikatzeko tresna izugarria da.
Elkarrekintza ezinbestekoa izango da; izan ere ikaskuntza ez da ikasle bakar baten ekintza baizik eta giza elkarrekintza.

- Irakasleen gaitasun teknologikoei dagokionez, hauek dira menperatu beharko dituen edukiak:

- Oinarrizko ofimatikako softwarea( WORD, ESCELL, KALKULU ORRIA …)
-Aurkezpenak egiteko softwarea (Power Point)
-Internet ( KOMUNIKAZIO, INFORMAZIO ETA ZABALTZEKO TRESNA BEZALA)
-Bideo eta argazki digitala (Grabazioa eta edizioa)

-E-learningko plataformak (Moodle, Kampus birtuala)

- Irakasleek eduki teknologiko hauek barneratu eta erabili ahal izateko, ezinbesteka izango da hezkuntz integrazioa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario