Gaur, Martxoaren 31ean, taldeka eta prakticumari buruz egin behar dugun lanari buruzko azalpenak eman dizkigu Joxemik.
Lan honen bitartez, teknologia berrien erabilpena eskola desberdinetan aztertu nahi dugu eta horretarako taldekide bakoitza bere praktikaldian lortutako esperientzian oinarrituko da.
Joxemiren asmoa Amara Berri ikastolaren sistema nolako den ikustea eta bertan teknologia berrien erabilera nolako den aztertzea da; horretarako, Amara Berri ikastolara joatea proposatu digu.
Teknologia berrien inguruko lana zehazki nola egin behar dugun ikusteko, moodleen sartu eta bertako azalpenak irakurri ditugu. Honetarako, taldeak osatu eta taldekideak elkarrekin lanerako pausuak zeintzuk diren aztertu dugu.
Lanaren helburua zera da: praktikaldian ikusitakoa eta bizitutakoan oinarrituz, teknologia berrien erabilera eskola desberdinetan nolakoa den aztertzea. Horretarako, bakoitzak bere eskolari buruzko iruzkina osatu eta ondoren beste taldekideekin iritziak eta azalpenak trukatu. Behin, beste eskolen metodologia zein den ezagututa, Haur Hezkuntzan teknologia berrien erabileraren ondorioak atera beharko ditugu.
Gure taldea: Rosa Caballero
Uxoa Martinez
Anne Gomez
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario