Martxoaren 24ean, Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak ikasgaiaren lehen eguna izan zen.
Lehenengo eguna izanik, aurkezpen saioa izan zen batez ere. Irakasleak bere burua aurkeztu eta ikasgaiaren nondik norakoak zeintzuk ziren azaldu zigun. Ikasgaia 2 alderditan banatua egongo dela azaldu zigun; alde batetik, alde teorikoa eta bestetik, alde praktikoa. Alde teorikoari dagokionez, teknologia berri hauen inguruko gaiak eztabaidatuko genituela; eta alde praktikoari dagokionez, zenbait programen erabilpena ( Power Point, Excel, Internet...)
Ikasgaian zehar landuko duguna azaldu ondoren, ikasgelan erabiliko ditugun zenbait orrialdeen erregistroa egin dugu. Hiru orrialdeetan erregistratu behar izan gara: i2basque-n, elkarrikertuz-en eta google-en. 3 orrialde hauek ikasgelan erabiliko ditugu lan desberdinak burutu ahal izateko. Lan horietako bat, googleen blogak dira; non egunero ikasgelan burutzen ditugun ekintzak azaldu beharko ditugu, horaintxe egiten ari naizen bezala!!
Hauxe izan da lehenengo egunean egindakoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario