Gaur, azken klasea izanik, talde bakoitzak ikasgaian zehar landutako guztia power point labur baten bitartez azaldu du gelakide guztien aurrean. Gure kasuan, atzoko blogean igotako lehenengo lan hori izango da : Haur Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak izenarekin agertzen dena hain zuzen ere.
Azkenik, Joxemik, gure blogaren aurkibide bat burutzea eskatu digu. Modu honetan, gure blogera edonor sartzen baldin bada bertan agertzen diren edukin guztien laburpena eta eskema ager dadin. Beraz, hementxe doa nire blogaren aurkibidea:
1)Bakarkako lana
-Bloger: Maiatzak 6/
-Docs: Martxoak 31
-Webquest: Apirilak 28
-Picasa Web: Apirilak 28 /
2)Hitzaldiak
-Ama Berri Ikastetxea: Maiatzak 5
-Elia : Maiatzak 6
-Andoaingo Eskola: Maiatzak 12/
3)Taldeko lana:
-IKT-en erabilpena eskola desberdinetan: Maiatzak 19
-Praktika Onak :
-Magis TB Solidarioa: Maiatzak 26
Hauxe da guztia, hementxe bukatzen da gure azken urtea Magisteritzako Eskolan! Egia esan, ohitura hartu diot bertan idazteari, beraz, bloga martxan jarraitzeko asmotan nabil!Oso gustora egon bainaiz bertan idazten!!
miércoles, 27 de mayo de 2009
martes, 26 de mayo de 2009
Maiatzak 26. Azken lanak prestatzen!
Klaseko azken astea izanik, lan eta lan gabiltza azken lanak prestatzen. Hona hemen, ikasgai honeterako prestatu ditugun bi lanak.
1)MAGIS TB SOLIDARIOA
Proiektu honen bitartez, pertsonen ikuspegiak, hitzak eta iritziak entzuteko aukera izango dugu.Gure kasuan,lan honetan, arazo fisikoak dituzten 2 neskekin elkarrizketa izan dugu: Sara Carracelas eta Vanesa Carrasko. Oso neska gazteak izan arren, arazo ugari izan dituzte beren bizitzan zehar haien arazoa dela eta. Hala ere, kirolari sutsuak dira eta biak igeriketan dabiltza. Hona hemen, gure MAGIS TB:
2)HAUR HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK
Lantxo honen bitartez kurtso osoan zehar burututako eta aztertutako lan eta proiektu guztien laburpena bildu dugu.
div style="width:425px;text-align:left" id="__ss_1492058">Hh Teknologi Berriak

View more OpenOffice presentations from estinago.
martes, 19 de mayo de 2009
jueves, 14 de mayo de 2009
Maiatzak 13, asteazkena.
Asteazkeneko saioa nahiko motza izan da. Izan ere, asteartean izandako hitzaldiari buruz aritu gara hizketan. Hitzaldian esandako puntu esanguratsuenak aztertzen eta eztabaidatzen.
Behin hau bukatu dugunean, taldeka jarri gara talde lana burutu ahal izateko. Gure kasuan, magis tb solidarioaren bideoan zeri buruz arituko garen aukeratu dugu eta jada martxan jarri gara. Astelehenean, arazo fisikoak dituzten 2 pertsonekin elkartuko gara zenbait galdera egiteko. Galdera hauek teknologia berriekin ere zerikusia dute.
Hauxe izan da, asteazkeneko klasean egindakoa. Beste bat arte!!

miércoles, 13 de mayo de 2009
Maiatzak 12, asteartea
Atzo Emilio etorri zen guregana, bere eskolako IKT-en erabilpena nolakoa den azaltzera. Emilio, Andoaingo eskola baten irakasle izanik, primeran ezagutzen ditu eskola bateko teknologia berriak nolakoak diren eta bere kasuan, praktikara nola eramaten diren. Hona hemen, bere hitzaldian entzundako punturik nabarmenenak:
Hezkuntzak, edozein eskolan, hainbat helburu betetzen ditu. Xede hauek lortzeko ezinbestekoa izango da material eta zeharkako kompetentziak izatea.
-Norbera izaten ikastea
-Egiten eta ekiten ikastea
-Komunikatzen ikastea
- kasten ikastea
-Elkarrekin bizitzen ikastea
Teknologia berriak ere laguntza handikoak izango dira helburu hauen lorpenerako. Eskolak Ikastolen Elkartean aurkeztutako curriculum batean bildu ditu honen inguruko datu guztiak. Lortu nahi diren kompetentzia hauek, informazioaren kudeaketa eraginkorrean oinarritzen dira; hau da, erabiltzen dutena zer den jakitea eta egoki erabiltzen ikastea. Konpetentzia hauek adinka banatu dituzte.
Konpetentziak nola landu behar ditugu?
Konpetentzia hauek landu ahal izateko, Txanela proiektuaz baliatzea ezinbestekoa da..Bertan maila bakoitzeko ziklo bakoitzeko UDak ageri dira. Bakoitzean hainbat jarduera ageri dira eta horietako jarduera batzuek IKTarekin zerikusia duen jarduera bat du txertatua (webquesta hain zuzen ere)

Firefox ere erabiltzen dute. Gainera, gela bakoitza bere bloga du eta bertan gelan egindako guztia azaltzen dute. Horrez gain, moviemaker eta dox dokumentuak erabiliz edizio lanak ere egiten dituzte.
Bukatzeko, Ikasys ere hitzegin dugu. Honek, edozein ariketa edo arazoren aurrean laguntza eskeintzen die haurrei. Horrela, irakasleari galdetu beharrean bertan konpontzen dituzte bere kezkak, beraiek bakarrik irtenbidea aurkituz.

Nire ustez, bertako programak ohiko hezkuntzaren osagarri izan beharko dute guztiz eraginkorrak izan daitezen. Programa hauen bitartez, haurrak nolabaiteko autonomia lortzen dute, edozein arazoren aurrean beraiek bakarrik irtenbidea aurkitu behar dutelako. Hala ere, haurrak ez daude oso kontaktuan teknologia berriekin, soilik testak egiten dituztelako. Baina lehen esan bezala, ohiko hezkuntzaren osagarri izan ohi direnez, beti ere laguntza handikoa (edo gutxiagoa) eskeiniko diote ikaskuntza prozesuari.
miércoles, 6 de mayo de 2009
Maiatzaren 6a. Blogak eta Ikt-en erabilpena eskoletan
Aupa!!
-Gaurko saioan blogen garrantziaz aritu gara. Joxemik zenbait blog irakurri ditu eta hauei buruzko balorazioa egin du. Orokorren gustora dago guk egindako blogekin, baina irudien eta linken garrantzia azpimarratu du. Blogari nolabaiteko bizitasuna emateko ezinbestekoa da irudiak eta linkak sartzea. Bizitasuna emateaz gain,gelan landutako gaiari buruzko informazio eta zehaztasun gehiago emango diote. Gainera, gure gelakideen blogen linkak izatea ondo dago, horrela besteek blogean idatzitako eta egindakoa aztertzeko aukera izango dugu.
Egia esan, blogean egunero egiten duguna idaztearena oso ekintza interesgarria da. Gure esperientziak besteekin kompartitzeko aukera baitugu.

-Ondoren,guregana etorri da irakasle bat bere esperientzia kontatzera. Esperientzia honen oinarrian etengabeko ikaskuntza eta Ikt-en erabilpena ikaskuntza-irakaskuntza prozesua hobetzeko.
Bere azalpenak emateko web orrialde batean oinarritu da, hona hemen web orrialde honen linka:
http://infantilinvestiga.wikispaces.com/
Apadrinazio digitalari buruz ere hitzegin du, hau da, haur eta lehen hezkuntzako ikasleeak nahastu eta teknologia berrien laguntzaz ariketa eta jarduera desberdinak burutzen dituzte. Horrela, Ikt-en erabilpena sustatzeaz gain haurren arteko elkarlana.
Horrez gain, gure praktikaldian izandako esperientziaz ere ritu gara. Praktikaldian teknologiaren erabilpena nolakoa zen: IKt-ak barneratuak dauden, osagarri bezala erabiltzen baziren....Orokorrean oraindik teknologia berriak ez daude oso barneratuak hezkuntzan, esan beharra dago, pixkanaka pixkanaka txertatzen ari direla baina oraindik ez direla hezkuntzaren baliabide garrantzitsuak.
Testu-liburuen paperaz ere aritu gara. Haur Hezkuntzako gela gehienetan ez da testu-libururik erabiltzen eta berak esan duen bezala, askotan, testu-liburuak teknologia berrien erabilpena oztopatzen dute.
Hauxe izan da guztia! Aioo!

martes, 5 de mayo de 2009
Maiatzak 5. Amara Berriko hitzaldia
-Gaur, goizeko 10.15etan Amara Berri eskolari buruzko hitzaldia izan dugu. Hitzaldian, eskola honetako 2 irakasle izan ditugu eskola berezi honen sistema nolako den azaltzen.
Bi irakasle hauen artean, oso era garbi batean eskola honen helburuak, printzipioak eta sistemaren antolaketa nolakoa den azaldu dizkigute. Izan ere, Amara Berri eskolaren sistemak erabat erlazionaturik dago hezkuntzan Ikt-en erabilpenarekin. Hau dela eta, Joxemiri oso egokia iruditu zaio Amara Berriko sistemaren berezitasunak aztertzea eta ezagutzea, Ikt hauen erabilpena nolakoa den ikusi ahal izateko.
Amara Berri sistema haur bakoitzaren garapenean oinarritzen da. Honetarako, ezinbestekoa da ulertzea haur bakoitza berezia dela, denak desberdinak direla. Haur bakoitzak baditu bere interesak, beharrak eta kezkak. Garrantzitsua izango da ikasgelak eta bertako metodologia hauetara moldatzea. Kontuan haru behar dugu, adin hauetako haurren interesik esanguratsuena jolasa dela. Esan beharra dago, testu-liburuak ez direla ikaskuntzaren ardatz nagusiak; erabilgarriak dira baina osagarri bezala erabiltzen dituzte.
Bi irakasle hauek Amara Berriko printzio nagusi batean oinarritu dira : jarduera guztiak zertarako bat dutela, hau dela burutzen diren ariketa eta ekintza guztiak helburu bat izan behar dutela. Honetan oinarrituz eta Ikt-en erabilpenarekin guztiz erlazionatua hedabideen ideia garatu zen. HEDABIDEAK 4 DIRA: TELEBISDTA, TXIKIWEBA, IRRATIA ETA EGUNKARIA.
Hedabide hauen helburuak 2 dira:
- Gelako lanei zentzua ematea (zertarakoa)
- Ikt-en erabilpena sustatzea
Hedabide hauen jardunean, adin nahasketa ematen da. Haur edo gazte bakoitza 2 egunez egokitzatutako hedabidearen teknikaria izango da (kazetaria, kamara...)Haurrak beraien artean ikasiko dute beren betebeharrak, eta noski irakasle bat egongo da beraien lana gidatzeko. 4 hedabide hauen lana egiteaz gain; aldez aurreko erabakiak hartzen dira (hedabide bakoitzaren egitura) eta egun bukaeran egunaren balorazioa egiten da (kritika)
Guzti hau martxan jarri ahal izateko, ezinbestekoa izango da ANTOLAMENDUA. Bai irakasleen artean, bai ikasleen artean eta bien arteko KOMUNIKAZIOA.
-Klasean egindakoari dagokionez, Joxemik Amara Berriko hitzaldiaren helburuak zeintzuk diren azaldu dizkigu. Helburu desberdinen inguruan aritu gara ondoren.
Horrez gain, MAGIS TB lanaren inguruan ditugun dudak eta kezkak azaldu dizkiogu Joxemiri eta honek lan honi buruzko azalpenak eman dizkigu. Lana nolakoa den azaltzeko, "Arto Lapurrari" buruz aritu da. Arto Lapurra ipuin multimedia da,ikteko integratzeko era bermatzen duena. Ipuin berezi hau sortzeko, ipuin ezagun bat erabakitzen zuten denon artean. Ipuina irakurri ondoren, gertaera esanguratsuak aukeratu eta haurrak eszena horiek margotzen zituzten. Ondoren, power point programa erabiliz eta musika eta esaldiak txertatuz ipuin birutal bat eraikitzen dute.
Egia esan, oso ariketa interesgarria iruditu zait. Haurrak ipuin klasikoak hartuaz eta prozesu osoa beraiek gestionatzeaz gain, Ikt-en erabilpena ere sustatzen da.

martes, 28 de abril de 2009
Picasa web eta Webquest. Apirilak 28.
Gaur, apirilak 28a, Picasa web eta Webquest-ei buruz hitzegiten eta hauek aztertzen ibili gara.
Gaurko saioari buruzko nondik norakoak zeintzuk ziren jakiteko Elkarrikertuzen sartu gara.Elkarrikertuz web orrialdean gaurko saioaren helburuak agertzen dira. Helburu hauen artean honako hauek aurkitzen dira: Picasa web nola erabiltzen den (argazkiak nola igo, bildumak nola sortu...) eta Webquestak zer diren, zeintzuk diren honen ezaugarri pedagogiko eta teknologikoak eta azkenik webquesten adibideak aztertzea.
-Googlek beste baliabideen artean dokumentuak, blog, web eta argazkiak publikatzeko aplikapenak eskeintzen dizkigu. Argazkiak bilteko eta pubikatzeko daukagu Picasa Web.
Lehenik eta behin, Picasa web-arekin hasi gara lanean. Horretarako googlen dugun kontuan sartu eta Picasa weba bertara igo dugu. Arazotxoak izan ondoren, Picasa igotzea lortu dut eta ondoren irudiak blogean nola igotzen diren ikasi dugu. Horra hor, beheko sarreran agertzen den irudia. Esan dezaket, Picasa Web alderdi teknologikoari lotua dagoela batez ere.
-Webquestak ekintza didaktiko ereduak dira, ikerketa gidatu bat eragiten dutenak.Bertan erbiltzen diren baliabideak normalean Internetetik lortutakoak izan ohi dira. Webquest hauen bitartez, trebetasun kognitiboak landu, lan koperatiboa bultzatu eta ikasleen edo haurren autonomia ere bultzatzen ditu. Pixkanaka pixkanaka geroz eta gehiago erabiltzen ari da baliabide didaktiko bezala irakasleen artean.
Webquest guztiak honako egitura izan ohi dute:
-Sarrera
-Zeregina
-Prozesua
-Baliabideak
-Ebaluazioa
-Ondorioak
-Autoreak
Webquestak zer diren aztertu ahal izateko, webquest desberdinak aztertu ditugu. Webquest desberdinak bisitatuz hauen funtzionamendua nolakoa den aztertzeko aukera izan dugu. Batez ere, Haur Hezkuntzan erabili ohi diren Webquestak bisitatu ditugu.
http://www.edutic.ua.es/visualiza_wq/index.asp?opt=7
Link honetan agertzen dira Haur Hezkuntzan erabiltzen ohi diren webquesten zerrendak.
Azkenik, talde lanari buruz ere hitzegiten egon gara. Batez ere lanean egin behar dugunari buruz eta ze eskolak izango dira eredutzat hartuko ditugunak.
Hauxe izan da gaur egindakoa.

Apirilak 28, Picasa web
Picasa web orrialdearen bitartez, irudiak blogean txertatzen ikasten ari gara.....
![]() |
| From Imágenes de Blogger |
martes, 21 de abril de 2009
Apirilak 21. Teknologiak irakaskuntzan
Gaurko klasean, teknologia berriak irakaskuntza arloan nolakoak eta zer nolako eragina duten aztertu dugu, baita gai honen inguruko beste puntu batzuk ere. Teknologiak irakaskuntzan gaia lantzeko moodlen sartu eta bertako apunteak azaldu dizkigu Joxemik.
Azalpenak 4 zati nagusietan banatu ditugu:
-IKT zertara eta zertarako? Helburuak
-Irakasleen gaitasun teknologikoak
-Lehenengo puntu horretan, teknologia berriak zertarako balio diguten eztabaidatu dugu. Beti ere , irakaskuntza arloan. Eztabaidatu ondoren, teknologia berri hauen helburuak irakaskuntza arloan zeintzuk diren aztertu dugu. Nabarmendu nahi nituzkeen puntuak hauexek dira:
Helburu nagusia ez da teknologia ikastea, baizik eta teknologiarekin ikastea. Ikaskuntzarako baliagarriak izan daitezkeen informazio iturri desberdinak eskura jartzen dizkigute eta komunikatzeko tresna izugarria da.
Elkarrekintza ezinbestekoa izango da; izan ere ikaskuntza ez da ikasle bakar baten ekintza baizik eta giza elkarrekintza.
- Irakasleen gaitasun teknologikoei dagokionez, hauek dira menperatu beharko dituen edukiak:
- Oinarrizko ofimatikako softwarea( WORD, ESCELL, KALKULU ORRIA …)
-Aurkezpenak egiteko softwarea (Power Point)
-Internet ( KOMUNIKAZIO, INFORMAZIO ETA ZABALTZEKO TRESNA BEZALA)
-Bideo eta argazki digitala (Grabazioa eta edizioa)
-E-learningko plataformak (Moodle, Kampus birtuala)
- Irakasleek eduki teknologiko hauek barneratu eta erabili ahal izateko, ezinbesteka izango da hezkuntz integrazioa.
Azalpenak 4 zati nagusietan banatu ditugu:
-IKT zertara eta zertarako? Helburuak
-Irakasleen gaitasun teknologikoak
-Konstruktibismoa eta teknologia
-Hezkuntz integrazioa : Gaitasun teknologikoa eta pedagogikoak?-Lehenengo puntu horretan, teknologia berriak zertarako balio diguten eztabaidatu dugu. Beti ere , irakaskuntza arloan. Eztabaidatu ondoren, teknologia berri hauen helburuak irakaskuntza arloan zeintzuk diren aztertu dugu. Nabarmendu nahi nituzkeen puntuak hauexek dira:
Helburu nagusia ez da teknologia ikastea, baizik eta teknologiarekin ikastea. Ikaskuntzarako baliagarriak izan daitezkeen informazio iturri desberdinak eskura jartzen dizkigute eta komunikatzeko tresna izugarria da.
Elkarrekintza ezinbestekoa izango da; izan ere ikaskuntza ez da ikasle bakar baten ekintza baizik eta giza elkarrekintza.
- Irakasleen gaitasun teknologikoei dagokionez, hauek dira menperatu beharko dituen edukiak:
- Oinarrizko ofimatikako softwarea( WORD, ESCELL, KALKULU ORRIA …)
-Aurkezpenak egiteko softwarea (Power Point)
-Internet ( KOMUNIKAZIO, INFORMAZIO ETA ZABALTZEKO TRESNA BEZALA)
-Bideo eta argazki digitala (Grabazioa eta edizioa)
-E-learningko plataformak (Moodle, Kampus birtuala)
- Irakasleek eduki teknologiko hauek barneratu eta erabili ahal izateko, ezinbesteka izango da hezkuntz integrazioa.
miércoles, 1 de abril de 2009
Apirilak 1. Klase teorikoa
Gaur, asteazkena denez, klase teorikoa izan dugu. Klase teorikoetan, ikasgaia honen gai nagusia jorratzen duten bideoak ikusi ohi ditugu eta gero hauen inguruan eztabaidatu eta erreflexionatu egiten dugu. Horrela izan da, eta eCampusi2bask plataforman sartu gara bertako 2 bideoren inguruan hitz egiteko asmoz.
Lehenengo bideoan, teknologia berriak izandako saltoaz ari da. Gaur egun, teknologia berriak geroz eta garrantzia handiago hartzen ari dira, eta jendea nolabait hauetara moldatzen ari da. Bideoan, teknologia berri hauen beharraz ari da, hezkuntza arloan ere. Berriro diot, teknologia berriak oso lagungarriak dira, baina ohiko hezkuntzaren osagarri bezala eta eredu pedagogikoetan oinarrituz.
Bigarren bideoa, oso interesgarria iruditu zait. Izan ere, gaur egungo errealitatearen islada da eta hau isladatzeko teknologia berriak gaur egungo gizartean duen garrantzia azaltzen du. Teknologia berrien azalpena oraindela gutxiko kontua da. Lehen teknologia hauek ez ziren existitzen eta pixkanaka pixkanaka gure bizitzetan sartzen ari diren fenomenoak dira. Honen adibide garbia ikusteko gure albora begiratzea nahikoa da. Gure ikasgai hau, teknologia berrietan oinarritzen da adibidez: blog-a, testu-prozetzaileak...
Oso bideo interesgarriak izan dira eta lehen esan bezala, egungo errealitatearen islada dira.
Horrez gain, Amara Berriko proiektuarena komentatu digu Joxemik. Azkenean, Amara Berriko batek astearte batetan etorriko dela, eskola honi buruzko metodologia azaltzera; baita teknologia berriak bertan nola erabitzen diren ere.

martes, 31 de marzo de 2009
Martxoaren 31a. Lanari buruzko hausnarketa.
Gaur, Martxoaren 31ean, taldeka eta prakticumari buruz egin behar dugun lanari buruzko azalpenak eman dizkigu Joxemik.
Lan honen bitartez, teknologia berrien erabilpena eskola desberdinetan aztertu nahi dugu eta horretarako taldekide bakoitza bere praktikaldian lortutako esperientzian oinarrituko da.
Joxemiren asmoa Amara Berri ikastolaren sistema nolako den ikustea eta bertan teknologia berrien erabilera nolako den aztertzea da; horretarako, Amara Berri ikastolara joatea proposatu digu.
Teknologia berrien inguruko lana zehazki nola egin behar dugun ikusteko, moodleen sartu eta bertako azalpenak irakurri ditugu. Honetarako, taldeak osatu eta taldekideak elkarrekin lanerako pausuak zeintzuk diren aztertu dugu.
Lanaren helburua zera da: praktikaldian ikusitakoa eta bizitutakoan oinarrituz, teknologia berrien erabilera eskola desberdinetan nolakoa den aztertzea. Horretarako, bakoitzak bere eskolari buruzko iruzkina osatu eta ondoren beste taldekideekin iritziak eta azalpenak trukatu. Behin, beste eskolen metodologia zein den ezagututa, Haur Hezkuntzan teknologia berrien erabileraren ondorioak atera beharko ditugu.
Gure taldea: Rosa Caballero
Uxoa Martinez
Anne Gomez

lunes, 30 de marzo de 2009
Martxoaren 26a. Martxan jarri gara!
Aurreko saioan ikasgaiari buruzko aurkezpena egin ondoren, ostegunean ikasgaiarekin martxan jarri ginen!
Lehenik eta behin, teknologiari buruzko inkesta bat osatu behar izan genuen. Inkesta honetan, erabiltzen ditugun teknologia berriei buruzko maiztasuna aipatu eta hauek erabiltzerakoan zer arrakasta itxaropena izan dugun azaldu behar izan genuen zenbaki batzuen bitartez. Teknologia digital ugari azaltzen ziren, horietako batzuk ezagutzen ez nituenak ere (Intranet, wikiak...)
Ondoren, elkarrikertuz web orrialdean dauden 2 bideo ikusi eta hauen inguruan eztabaidatu genuen.
Lehenengo bideoan, hiri edo herrialde bateko zirkulazioaren kaosa azaltzen da. Baina, hainbeste kaosaren inguruan, ez da inolako istripurik gertatzen. Hemen ordea, hainbeste bide-seinale, semaforo, autopista.,,, izanik zergatik gertatzen dira haimbeste istripu? Honek bide heziketari buruzko kontrolari buruzko eztabaidara eramaten gaitu.
Bigarren bideoaren tituloa: ¿Es el mundo mas colaborativo? da. Bideo honek, teknologia berriek egungo gizartean hartu duen garrantziaz ari da. Izan ere, teknologia berriak gizarteratze mota desberdin bat sortzen dute; sozializatzeko tresna bat era kontsideratzen dira.
Hauek, zerbitzu ugari eskeintzen gaituzte, baina hauen mugak ere ezagutu behar ditugu. Gainera, aipatzeko da, gero eta beharrezkoak ditugula teknologia berriak.
Hezkuntzari dagokionez, teknologia berriak oso lagungarriak izan daitezke. Ohiko hezkuntzaren osagarri dira; beti ere, eredu pedagogikoen barnean kokatzen bada.
Teknologia berriak sistema pedagogikoen menpe egon behar dira, eta ez alderantziz. Proekto pedagogikoak dira garrantzitsuenak; beraz, teknologia berri hauek eredu pedagogietara moldatu behar dira.
Hauxe izan da, bigarren egunean egindako guztia

Martxoaren 24a. Klaseko lehen eguna
Martxoaren 24ean, Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak ikasgaiaren lehen eguna izan zen.
Lehenengo eguna izanik, aurkezpen saioa izan zen batez ere. Irakasleak bere burua aurkeztu eta ikasgaiaren nondik norakoak zeintzuk ziren azaldu zigun. Ikasgaia 2 alderditan banatua egongo dela azaldu zigun; alde batetik, alde teorikoa eta bestetik, alde praktikoa. Alde teorikoari dagokionez, teknologia berri hauen inguruko gaiak eztabaidatuko genituela; eta alde praktikoari dagokionez, zenbait programen erabilpena ( Power Point, Excel, Internet...)
Ikasgaian zehar landuko duguna azaldu ondoren, ikasgelan erabiliko ditugun zenbait orrialdeen erregistroa egin dugu. Hiru orrialdeetan erregistratu behar izan gara: i2basque-n, elkarrikertuz-en eta google-en. 3 orrialde hauek ikasgelan erabiliko ditugu lan desberdinak burutu ahal izateko. Lan horietako bat, googleen blogak dira; non egunero ikasgelan burutzen ditugun ekintzak azaldu beharko ditugu, horaintxe egiten ari naizen bezala!!
Hauxe izan da lehenengo egunean egindakoa