Gaur, asteazkena denez, klase teorikoa izan dugu. Klase teorikoetan, ikasgaia honen gai nagusia jorratzen duten bideoak ikusi ohi ditugu eta gero hauen inguruan eztabaidatu eta erreflexionatu egiten dugu. Horrela izan da, eta eCampusi2bask plataforman sartu gara bertako 2 bideoren inguruan hitz egiteko asmoz.
Lehenengo bideoan, teknologia berriak izandako saltoaz ari da. Gaur egun, teknologia berriak geroz eta garrantzia handiago hartzen ari dira, eta jendea nolabait hauetara moldatzen ari da. Bideoan, teknologia berri hauen beharraz ari da, hezkuntza arloan ere. Berriro diot, teknologia berriak oso lagungarriak dira, baina ohiko hezkuntzaren osagarri bezala eta eredu pedagogikoetan oinarrituz.
Bigarren bideoa, oso interesgarria iruditu zait. Izan ere, gaur egungo errealitatearen islada da eta hau isladatzeko teknologia berriak gaur egungo gizartean duen garrantzia azaltzen du. Teknologia berrien azalpena oraindela gutxiko kontua da. Lehen teknologia hauek ez ziren existitzen eta pixkanaka pixkanaka gure bizitzetan sartzen ari diren fenomenoak dira. Honen adibide garbia ikusteko gure albora begiratzea nahikoa da. Gure ikasgai hau, teknologia berrietan oinarritzen da adibidez: blog-a, testu-prozetzaileak...
Oso bideo interesgarriak izan dira eta lehen esan bezala, egungo errealitatearen islada dira.
Horrez gain, Amara Berriko proiektuarena komentatu digu Joxemik. Azkenean, Amara Berriko batek astearte batetan etorriko dela, eskola honi buruzko metodologia azaltzera; baita teknologia berriak bertan nola erabitzen diren ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario