Aurreko saioan ikasgaiari buruzko aurkezpena egin ondoren, ostegunean ikasgaiarekin martxan jarri ginen!
Lehenik eta behin, teknologiari buruzko inkesta bat osatu behar izan genuen. Inkesta honetan, erabiltzen ditugun teknologia berriei buruzko maiztasuna aipatu eta hauek erabiltzerakoan zer arrakasta itxaropena izan dugun azaldu behar izan genuen zenbaki batzuen bitartez. Teknologia digital ugari azaltzen ziren, horietako batzuk ezagutzen ez nituenak ere (Intranet, wikiak...)
Ondoren, elkarrikertuz web orrialdean dauden 2 bideo ikusi eta hauen inguruan eztabaidatu genuen.
Lehenengo bideoan, hiri edo herrialde bateko zirkulazioaren kaosa azaltzen da. Baina, hainbeste kaosaren inguruan, ez da inolako istripurik gertatzen. Hemen ordea, hainbeste bide-seinale, semaforo, autopista.,,, izanik zergatik gertatzen dira haimbeste istripu? Honek bide heziketari buruzko kontrolari buruzko eztabaidara eramaten gaitu.
Bigarren bideoaren tituloa: ¿Es el mundo mas colaborativo? da. Bideo honek, teknologia berriek egungo gizartean hartu duen garrantziaz ari da. Izan ere, teknologia berriak gizarteratze mota desberdin bat sortzen dute; sozializatzeko tresna bat era kontsideratzen dira.
Hauek, zerbitzu ugari eskeintzen gaituzte, baina hauen mugak ere ezagutu behar ditugu. Gainera, aipatzeko da, gero eta beharrezkoak ditugula teknologia berriak.
Hezkuntzari dagokionez, teknologia berriak oso lagungarriak izan daitezke. Ohiko hezkuntzaren osagarri dira; beti ere, eredu pedagogikoen barnean kokatzen bada.
Teknologia berriak sistema pedagogikoen menpe egon behar dira, eta ez alderantziz. Proekto pedagogikoak dira garrantzitsuenak; beraz, teknologia berri hauek eredu pedagogietara moldatu behar dira.
Hauxe izan da, bigarren egunean egindako guztia
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario